|
|
|
Herri mailan
: Udal erabakiyek
2002. urterako tasa, zergak eta prezio publikoak onartuta daude
Aurtengoan Udalak zerga eta tasetan Gipuzkoako batez besteko indizearen azpitik daudenetan %4a igoko du. Kontribuzioa kobratzeko ezarritako zerga tipoaren kasuan, iazko indizetik hiru aldiz jaitsi da: etxebizitzetan (0,2141ekoa izango da) eta bi aldiz industrian (0,3587ekoa). Uraren prezioari dagokionean, aurten denda eta tabernei tasa berezia jarriko zaie (orain arte hauei industria irizpidea ezartzen zitzaien). Uraren tasa, etxebizitzei %6a igoko zaie, denda eta tabernetei %6eko igoera eta industriari %10eko igoera. Ibilgailuen zerga aurten %4a igoko da (Batasunako udal taldeak izoztea edo bere horretan uztea eskatu zuen, Gipuzkoako antzeko herrien batez bestekotik gora dagoelako). Jarduera ekonomikoaren zerga %4a igoko da. Zaborraren zerga EAJ eta EA-ren aldeko botuez %16a igotzea erabaki zen Udalean. Estolderi dagokion zegari berriz %15eko igoera ezarriko zaio. Kirol zerbitzu publikoetan %10eko igoera ezarriko da eta gizarte-ekintzatik ematen diren hainbat zerbitzuen prezioetan ere igoera izango da.
|