|
|
|
Herri mailan
: Pertsonajie
Leire Agirre
|
|
Leire Agirre.
|
|
Leire Agirre eskalatzailea izan da aukeratua 2001eko azpeitiar kirolaria. Leirek emaitza politak lortu ditu aurten ere eskaladan. Munduko Kopako Txapelketan hamargarren bukatu du; azkenengo proban Birminghamen bosgarren gelditu zen. Espainiako eskaladako zailtasun mailako txapelketan lehen postua lortu zuen irailean Oviedon. Zaragoza inguruan —Darokan—, Nazioarteko Ireki batean lehiatu eta lehen postuan gelditu zen. «Aurten txapelketa askotan ez dut parte hartu, baina atera naizenetan lortutako postuekin gustura nago. Oso maila ona dago». Azken hilabeteotan Alemanian bizi bada ere, abenduaren 29an 2001eko kirolari saria jasotzen izan zen herrian.
|