|
|
|
Herri mailan
Lagun Onak M.B.k kritikatu egin du proiekzioekin bat kirol hitzaldiak antolatzea
Nerea Uranga
|
|
Pilotariak, Udalak antolatutako hitzaldietako batean.
(Iñaki Uranga)
|
|
Lagun Onak Mendi Bazkunak, berak abenduaren bigarren astean antolatutako mendi proiekzioekin batera, aste berean, Udaleko Kirol Batzordeak kirolari buruzko hitzaldiak antolatu izanaren kritika egin zuen kaleratutako idatzi batean: “Lagun Onak M.B.k urteroko ohiturari jarraituz antolatu ohi dituen proiekzio astea aurrera eramateko uztailaren 27an hasi zituen bere lanak, udaletxean abenduak 11, 12 eta 13an, gaueko 8:30ean Lagun Onak M.B-ko lokalean burutuko ziren proiekzioen berri emanez”. Ondorioz, Udalak egun beraietan eta ordu erdi lehenago kirolari buruzko hitzaldiak antolatu izanak kezka sortu dio Lagun Onak M.B.ko lehendakaria eta batzordeari: “Zer egingo ote zuen Udalak Lagun Onak M.B.tik sarrera eman zitzaion eskutitzarekin? Zer egiten ote du Udalak herritarrek eta elkarteek Azpeitiko udaletxean aurkeztutako eskutitzekin, proposamenekin eta kezkekin?”.
|