Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Urtarrila »  Herri mailan »  Lagun Onak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Herri mailan

Lagun Onak M.B.k kritikatu egin du proiekzioekin bat kirol hitzaldiak antolatzea

Nerea Uranga

Pilotariak, Udalak antolatutako hitzaldietako batean
Pilotariak, Udalak antolatutako hitzaldietako batean.    (Iñaki Uranga)

Lagun Onak Mendi Bazkunak, berak abenduaren bigarren astean antolatutako mendi proiekzioekin batera, aste berean, Udaleko Kirol Batzordeak kirolari buruzko hitzaldiak antolatu izanaren kritika egin zuen kaleratutako idatzi batean: “Lagun Onak M.B.k urteroko ohiturari jarraituz antolatu ohi dituen proiekzio astea aurrera eramateko uztailaren 27an hasi zituen bere lanak, udaletxean abenduak 11, 12 eta 13an, gaueko 8:30ean Lagun Onak M.B-ko lokalean burutuko ziren proiekzioen berri emanez”. Ondorioz, Udalak egun beraietan eta ordu erdi lehenago kirolari buruzko hitzaldiak antolatu izanak kezka sortu dio Lagun Onak M.B.ko lehendakaria eta batzordeari: “Zer egingo ote zuen Udalak Lagun Onak M.B.tik sarrera eman zitzaion eskutitzarekin? Zer egiten ote du Udalak herritarrek eta elkarteek Azpeitiko udaletxean aurkeztutako eskutitzekin, proposamenekin eta kezkekin?”.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak