Herri mailan
Herriko kirolari onenen sariak banatu dira
Nerea Uranga
Abenduaren 29an banatu ziren 2001. urteko herriko kirolari onenentzako sariak, eta joan den urteko Kirolaria saria Leire Agirre eskalatzaileak jaso zuen. Guztira, kirol desberdinetan, herriko taldeek eta elkarteek aukeratutako kirolariak saritu ziren. Eta Azpeititik kanpoko klubetan edota taldeetan dauden azpeitiar kirolari onenak ere kontuan izan ziren sari banaketan: hala nola, igeriketa, atletismoa, pilota, txirrindularitza eta arrantza kiroletan dabiltzanen artean hamar aukeratuz. Udaletxeko udalbatza aretoa izan zen kirolariek iaz egindako lanagatik saria jaso zuteneko lekua.
Taldea - Kirolaria
Izarraitz Igeri Elkartea: Antonio Ruiz
Lagun Onak Futbol Taldea: Xabier Alberdi
Iraurgi Atletismo Taldea: Andres Orbea
Illunpe Pilota Elkartea: Aitor Bidezabal
Lagun Artea eskuderia: Antonio Aristi
Judo Kimura: Amaia Goenaga
Karate Elkartea: Arantxa Custodio
Areto Futbol Taldea: Iņaki Unanue
Ikasberri Kirol Elkartea: Aitor Agirre
Amue Kirol Elkartea: Xabier Madina
Lagun Onak Txirrindulari Elkartea: Ander Usandizaga
Lagun Onak Mendi Bazkuna: Milagrosa Ikastetxea
Iraurgi Saskibaloi taldea: Josu Arozena
Nuarbe Sokatira Taldea: talde osoa
Waterpolo taldea: talde osoa
Igeriketa: Omar Urbieta
Atletismoa: Onintza Zeberio
Atletismoa: Nerea Etxeberria
Pilota: Iban Otaegi
Pilota: Kepa Peņagarikano
Txirrindularitza: Joseba Albizu
Txirrindularitza: Mireia Epelde
Txirrindularitza: Jon Azkune
Arrantza: Jose Mari Zendoia
- kirolaria: Leire Agirre
|