Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 6,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Urtarrila »  Herri mailan »  Amets Arzallus

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Herri mailan : Gurien... Amets Arzallus (bertsolaria)

«Bertsotan serio egiten dugu eta lagunarte ederra dago Azpeitian»

Nerea Uranga

 

Amets Arzallus hendaiarra aurtengo ikasturtean Erniarraitz Bertsozale Elkarteko bertso eskolara batu da. Leioan kazetaritza ikasketak hasi eta Zumaian amonaren etxean pasatzen du astea, eta Jokin Urangak proposatu zion Azpeitiko bertso eskolara gehitzea. Halaxe hasi zen bertan.

Nolako giroa aurkitu duzu bertso eskolan?

Giro polita dago. Bertsotan serio egiten dugu eta bestetik, agian garrantzitsuagoa dena, lagunarte ederra dago eta gustura etortzen naiz.

Hemen batzuk zure mailarekin beldurtuta ere azaldu dira...

Hauek beldurtuta? Hori konfiantza hartu arte izaten da. Oiartzunen ere ibiltzen naiz bertso eskolan eta han lasai kantantzen dut. Hona hasieran etorritakoan erreparo pixka bat ematen zidan, koadrila berria eta orduan ni ere pixka bat beldurtuta etortzen nintzen. Gero txapelketa prestatzen ibili ginenez, ni landuta edo nahiko sasoian nengoen, neure buruari pixka bat eskatuz ibili naiz. Orain uste dut lasaituko garela.

Azpeitian inoiz bertso saioren batean kantatu al duzu?

Uste dut ezetz. Saio bat egitekoak ginen, Orkatzen, baina justu bezperan Beñatena eta mendizaleena gertatu zen, eta bertan behera gelditu zen.

Txapelketa Nagusian zer moduz? Ia finalera sartu zara!

Gustura nago egindako lanarekin. Hasieran beti izaten da mina Belodromorako atean geldituta, eta zaila izaten da une hori gainditzen. Baina denek ezin zuten pasatu eta baten batek atarian ere gelditu behar zuen. Atzerago ere gelditu dira gehiago.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak