Zenbat buru, hainbat aburu
: Puntie ateaiez
Geu gara historiren borrero
Enekoitz Esnaola
Geu gara geure historiaren borreroak. Gehienok beti ezagutu izan dugu Riojanonekoren bat, baina orain ez dugu batere. Lehen hiru Riojano zeuden —behekoa, orain Beti Alai dagoen tokian zegoena eta Enparan kaleko bodega—, azken urteetan behekoa zen geratzen zen bakarra, baina orain taberna hari Bost jarri diote izena. Riojano izena erreferentzia bat zen lehen. Orain galdu egin da erreferentzia historiko hura. Izana ere bai.
Ezizenekin ere geu gara geure historiaren hiltzaileak, batik bat gazteria. Jada ez daude Prakahaunditarrak, Sarralletarak, Etxe-beltzekoak... Hots, orain familiko ezizenez ezagutzen den gutxi dagoela.
Esana du Imanol Eliasek: «Sekula ez zaigu interesatu herriko historia».
|