Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 7,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Urtarrila »  Iritziak »  Eskailera mekanikoa

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : Amuko zubitik

Eskailera mekanikoa eta euskara azpeitian

Mikel Arregi

Iruņeko lagun batek teoria bat dauka: eskailera mekanikoaren teoria. Teoria horren arabera, pertsona batek, ibili ahal izateko, hankak bata bestearen atzetik mugitu beharra dauzka. Baina, pertsona horrek Bilbora joan eta Metroko eskailera mekanikoak hartzen baditu, ezer egin gabe gora eta gora egiten du, eta gainontzekoei goitik behera begiratzen die. Iruņeko lagun horrek horixe bera azpimarratzen du: pertsona hori ezer egin gabe igo dela. Eta aipatzen du, baita ere, funtzionariek gauza bera egiten dutela: ezer egin gabe goraka joaten direla, eta gainontzekoei goitik behera begiratu gero.

Orain dela gutxi aurkeztu dute Euskara Biziberritzeko plana Azpeitian. Eta plan hori aurkeztu dutenek diotenez, gure herria Euskal Herrian eredu bilakatuko da. Nire ustez, baina, eredu izatetik nahiko urrun gaude. Azpeitian, euskararen normalizaziorako lanean, eskailera mekanikoaren teoria gertatzeko arriskua ikusten dut: alegia, protagonismoa herritarrek hartu beharrean, hainbeste urtetan eskaileraren goian ia ezer egin gabe egon direnek hartzea. Izan ere, goian dauden horiek, planaren gestioa egingo dutenek, herritarrei protagonista izateko aukerarik ez diete utzi (aholku emaile izatea ez da, nire ustez, protagonista izateko modua). Eta nire uste apalean, herri honetan euskararen normalizazioan pausorik emango bada, herritarren partehartzearekin emango da; parte hartu nahi duten guztien protagonismoarekin emango da. Horregatik, euskararen alde lanean dabiltzan talde guztiek hitza eta erabakia izan behar dute normalizazio plan horretan. Eta horregatik, Udalaren maila berean egon behar dute euskararen alde lanean dabiltzan talde horiek.

Igo ditzagun euskararen eskailerak oinez, banaka-banaka, eta inori goitik behera begiratu gabe.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak