Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Urtarrila »  Iritziak »  Eukara erabiltzea

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : Akullue

Euskara erabiltzea da bidea

Leire Ostolaza

Gu geu gara bidea lemapean, Euskara Biziberritzeko Planaren aurkezpen ofiziala izan zen abenduaren 2an plazan.

Ordutik hona hilabete pasatu da, eta guztiok ere lehengo moduan jarraitzen dugu. Oraindik ere joango gara euskaraz ez dakien dendari, mediku, epaile nahiz bulegoko leihatilaren batera eta eskatu beharrekoa euskaraz eskatuko dugu. Eta bestaldekoak “es que no entiendo” esan orduko eta haren momentuko ondoezaren errudun sentituz “pues...eh... queria...” esanez hasiko gara gazteleraz, eta berriro garbi utziko diegu ez dela guztiz beharrezkoa euskara.

Egia da, gainera, ezin dugula kaleko bihankakorik derrigortu euskara ikastera, baina kontsumitzaile garenean behintzat, saiatu behar genuke euskara gure eskubidea dela gogorarazten eta leihatilen atzean daudenen betebeharra dela, eskaintzen duten zerbitzua bezeroak hautaturiko hizkuntzan eskaintzea.

Iruditzen zait euskal hiztunok, geu garen bide horretan, pauso ugari eman beharko dugula oraindik helmuga egoki batera iritsiko bagara. Sinadurak, sinadura hutsean geldituko dira ez badugu euskara eremu guztietan erabiltzen. Beraz, bada zereginik.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak