Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 23,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Urtarrila »  Iritziak »  Etxerik gabekoak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : Azketako ude

Etxerik gabekoen eguna dela eta

Kepa Susperregi

Duela hilabete ospatu zen etxerik gabekoen eguna. Aurtengo honetan Noiz arte honela? zuen goiburu edo lema, eta etxerik gabekoentzat estatu egitasmo baten aldeko deia, eskea luzatzen zuen.

Caritasek igorri zuen dokumentazioan aipatzen zenez, 30 mila lagun daude Espainiako Estatu osoan etxerik gabe muturreko bazterketa egoeran; hau da, ostatu zerbitzuak erabiltzera behartuta daudenak.

Egia esan, ikuspuntu kuantitatibotik begiratuta txikia da kopuru hau (mila biztanletik bat baino gutxiago). Baina, hala izanik ere, ba omen dira gogoan hartzeko moduko datu batzuk ere: etxerik gabeko egoera horretan gero eta gazte gehiago agertzen omen da, bai eta emakume eta familia gehiago ere.

Eskaintzen zaizkien zerbitzu asko lehen mailako beharrak betetzeko dira: jangela, ostatua eta higiene zerbitzuak; hauek zerbitzu guztien % 80a baino gehiago osatzen dute.

Zerbitzu horiek egotea positiboa izanik ere, bestelako neurri batzuk ere beharrezkoak dira. Gizarteratze lanak behar adina laguntza eman behar dio baztertutako pertsonari “putzutik ateratzeko”, nahiz eta interesatuak bakarrik egin dezakeen bide hori.

Beste hainbat gauza ere aipatzen dira aurretik aipaturiko dokumentazioan, baina tira...

Gure inguruan ere behin baino gehiagotan ikusi izan ditugu ibiltariak, motxila edo kirol poltsa hartu eta herri batetik besterako bidaia eginez ate joka agertu zaizkigunean. Azken hilabeteetan, ordea, inguru honetan bertan finkatzen ari diren lagunak ere badira: eskean txanpon batzuk bildu eta herri inguruko santutxoren batean lo eginez... Zer-nola jokatu? Zer irtenbide eskaini?

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak