Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Urtarrila »  Inkestie

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Inkestie

Helduen danborradan talde gehiago ateratzeko aukera emango al zenuke?

Ivan Aldehuelo
Ivan Aldehuelo.   
Iban Izagirre
Iban Izagirre.   

Ivan Aldehuelo (ikaslea)

“Ados nago helduen danborradan talde gehiago sartzearekin. Tokiaren arazoa konpontzeko nire proposamena danborzaleak eta taldeak estuago jartzea da. Bestela, ikuslegoarentzako tokia murriztuko nuke eta, horrela, jende gehiagok hartuko luke parte danborradan”.

Iban Izagirre (ikaslea)

“Nik danborradan nahi duten talde guztiei irtetzeko aukera emango nieke. Tokiaren arazoa dagoela-eta danborradan irteteko aukerarik gabe ez nituzke utziko. Plazan ez badira talde danak sartzen kioskoa botatzea proposatuko nuke eta horrela leku gehiago izango da danborradarako”.

Patxi Zubeldia (dendaria)

“Ados nago taldeak gehitzearekin tokia baldin badago. Orain toki gehiago egitearen arazo horri irtenbidea ematea oso zaila iruditzen zait”.

Maite Santos (ikaslea)

“Bai, ados nago talde gehiago ateratzearekin helduen danborradan. Tokiaren kontuaren irtenbidea, taldeak kaleetan banatzea dela uste dut. Urte batean batzuek Plaza Nagusian danborra joz eta beste batean besteek. Taldeak txandatuz, alegia”.

Manoli Uranga (langilea)

“Printzipioz, taldeak gehitzearekin ados nago. Bi edo hiru txandatan taldeak banatu, batzuk parroki aurrean eta besteak Plazan joz; lekuaren arazoa horrela konponduko nuke”.

Joxe Manuel Iriarte (dendaria)

“Talde gehiago ateratzea ondo legoke. Talde gehiago sartzeko taldeak kaleetan banatu beharko lirateke, hala talde gehiagorentzat lekua egonez. Badaude irten nahi duten taldeak eta leku faltagatik ez direnak ateratzen”.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak