Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Urtarrila »  Hi heu!

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hi heu! : Iñaki Agirrezabala ‘Matxin’ (Otarragilea)

“Burun otarra tailer bat montatzeko idea bat badauket”

Nerea Uranga

 
 

Matximentakue da Iñaki, eta familiko tradiziyue segiuez hartu du otarragintzie lanbide. Matximentan eta Nuarben garai bateko jardunbide nagusiye izendakue da otarragintzie; 40 eta 50 otarragile zien garai batien, gaur egun lau-bost besteik ez die aritzen otarrak eiten.

Noiz hartu zenun lanbide otarragintzie?

Aita-amak jarduten zien ta seme-alabo danoi, erakutsi ziguten. Ordun ez genun gustoa jarduten kastigo bezela hartzen baigenun. Geo pelotan ere ibili nitzan, tailerrien’e bai. Ta 27 urtekin, pelotie utzi ta ordun krisi haundiye zeonez, otarragintzan hasi nitzen. Modelo berriyek atea eta beste herriyetako dendata hasi nitzen saltzen, badie 18 urte. Geo seme bat’e banun eta jornal bidie etzalata, dendie iriki nun Azpeitin. Han andrie ai da lanien eta holaxe.

Otarragintza gogorra al da?

Prozesue bea nahiko goorra da, horreatik gazte gutxik heltzeyo lanbide honi. Ez du baliyo orduk sartziek bakarrik, tarea bukau arte jardun ber izetea.

Lehen otarrie laneako tresna zan, ta oin?

Oin dekoraziyoako geyo erabiltzea, bi gauze eiten ditu askotan, zerbitzue eta dekoraziyue. Lehen baserri-otarrak geyo erabiltzen zien. Oin baserritar batek bakarren batzuk erabiltze itu, baino fruta kajak’ta, desmontatzen dienak eta nayo ditu.

Artisau azokata jutie baliogarriye al da artisauentzat?

Ertetzie ona da, ezautzea emate zea eta tratue zuzeno da. Udalak’e laguntzak ematen dituzte azokak antolatzeko-ta. Bere lana dauke ertetziek, sarri ertenezkeo ito eite zea baño. Uztaile-abuztuen izetea azoka geyen, eta geo oin, abendu bukaeran eta urtarrillien.

Lenoko eran eite al dezu lana?

Bai, lenoko prozesue seitzet. Urtarrille-otsaillin mendiyen gaztañe jaso, geo uretan euki, labien pasau, tirak ein eta otarrie. Rematie andriek emateyo. Ezin da makina berrik sartu, bakarra dauket tirak eiteko. Baño, ariye moztuz geo ez du baliyo izeten-da.

Otarragintzie indertzeko zer eingo zenuke?

Badauket idea bat burun, eztakit ertengoun baño. Hor etxe bat dauket erosite ta han tallerra montatzeko ideie dauket. Erakusten juteko. Aurten Errezilko eskolakoek etorri die eta taller txiki bat ein genun prozesue ikusiez.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak