Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 7,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Urtarrila »  Gutunak »  Zine-Klubekoei

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Gutunak

Zine-Klubekoei zorionak eta eskerrak

Josu Agirretxe

Gaurkoan Azpeitiko Zine Klub taldekoei goratzarre egin nahi diet urte osoan zehar egiten duten lanagatik.

Izan ere, lan polita egiten dutela deritzot. Kuriosoa eta txalotzekoa da, talde txikiak sortu eta laisterrera desagertzera ia-ia ohitu garen honetan, horrenbeste urtetan (25. urtetan hain zuzen) ideia baten garapean horrelako tinkotasun eta zintzotasunez batzuk lanean sumatzea. Arlo bat hartu –zinearena kasu honetan- eta arlo hortan lan egitea, lan duina, ona.

Eta Gabonetako haur eta helduentzako zine zikloa da horren adibide garbia. Zenbat urte ote dira lehenengo aldiz opor edo erdi-opor diren egun hauetan Soreasura sartu nintzenetik? Eta zenbat filma bota ote dituzte harrezkeroztik? Hauek aukeratu, landu, sarrerako testua prestatu, orriak atera, filmea bera lortu, eman, sarreran egon… guk joan eta ikusteko.

Ez naiz ni oso zine zalea. Baina tartean behin, bizitza bestelako prisma baten argipean ikustea gustatzen zait. Eta garbi dago, ohiko zine emanaldiek ez digutela bestelako prismarik eskaintzen. Eta zuek behintzat, saiatzen zaretela horretan.

Beno, zorionak eta eskerrik asko. Ea luzaro jarraitzeko moduan zareten. Esateko gogoa nuen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak