Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Urtarrila »  Gutunak »  Etxebizitzak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Gutunak

Babes Ofizialeko Etxebizitzak direla eta

Kale Gorrian

Azken egunotan, Udalak jakitera eman duenez, Babes Ofizialeko Etxebizitzen inguruko proiekturen bat omen darabil esku artean.

Jakingo duzuen bezala, Udalaren keinu hau ez da kasualitate hutsez etorri. Herrian sortutako jakinmin eta esamesak izan dira Udala erantzun azkar bat ematera behartu dutenak.

Egia esan, txundituta gelditu gara Udalaren erantzun bizkorrarekin. Benetan zorionak eman nahi dizkiegu bertara dei eginez eta abar, Udala presionatu duten herritarrei. Herria-ren kezka, esames eta presioa izan bait dira Udala mugituarazi dutenak.

Baina hau hasiera besterik ez da. Udalaren keinu hau asmo hutsean gelditu ez dadin, gu guztioi dagokigu honi jarraipena ematea.

Kale Gorrianek bere partetik proiektu honi jarraipen zehatz bat emateko konpromezua hartzen du. Proiektu hau ahalik eta epe motzenean eta baldintza hoberenetan gauza dadin, gure esku dagoen guztia egingo dugu. Horretarako zuek guztion laguntza behar beharrezkoa zaigularik.

Garbi dago, Udalak orain arte erakutsi bezala bere kasa ezer gutxi egin duela, beraz, herriaren presioa ezinbestekotzat jotzen dugu. Horregatik, oraindik sinatzeko aukerarik izan ez baduzu; sinatu ezazu!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak