Gutunak
Aupa Beixama!
Unai Etxeberria
Gustora egoteko motiboak dituk, eta seguru, halaxe hagoela, gustora. Izan ere, egundokoa egin duk; apenas inork sinetsiko zian, txapelketa hasi aurretik, horrenbestera iritsiko hintzenik. Kontua ere galdu diat zenbat partida jokatu dituan. Asko. Gogoan diadana, zera duk: azken partidan ere, Eugi txapeldun handiaren aurka nola jokatu huen, eta nolako lanak eman hizkioan.
Heuk eduki duk konfiantza eure buruarekin, eta heuk egin duk pelotan. Heuk jarri duk jarri beharreko guztia. Heu jardun haiz entrenatzen, gainerakoan erdi-ahaztuta hintugunean. Eta orain, jaso hitzak heuk, egindako lanaren fruituak. Bejon-daiala!
|