Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Urtarrila »  Euskara

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Euskara

Azken sosak euskararentzat

Jon Aranburu

Euskararen alde dirua biltzeko ehun itxulapiko banatu ditu Kontseilukoek herriko dendetan eta tabernetan

Kontseiluaren itxulapikoak argazkian azaltzen diren bezalako kaxak dira
Kontseiluaren itxulapikoak argazkian azaltzen diren bezalako kaxak dira.    (Nerea Uranga)

Kontseiluak abian jarri berri du dirua biltzeko plan berri bat: euroak, pezetak eta liberak euskarari plana. Plan honekin Euskal Herriko 8.200 taberna eta komertzioetan beste horrenbeste itxulapiko jarriko ditu. Itxulapiko hauetara botatzen den dirua —lehen euroak edota azken pezetak edo liberak—, Kontseiluarentzat izango da eta honek bultzatzen dituen ekimenak aurrera eramateko erabiliko da dirua.

Azpeitian ehun itxulapiko jarri dira, eta herrian plana aurrera eramateko osatu den lantaldeak komertzioetan-eta banatuak ditu itxulapikoak. Hauek gabe gelditu diren komertzioek ere aukera dute ipintzeko, eta horretarako herriko lantaldekoekin harremanetan jarri beharko du eta itxulapikoa (kartoizkoa eta urdina) emango diote bere dendan ipintzeko. 943 - 15 10 89 edota 943 -15 03 58 dira harremanetarako telefono zenbakiak.

Baina Azpeitia ez da Kontseiluak hautatu duen herri bakarra plana burutzeko, Euskal Herriko beste 250 herritan banatuta daudelako euskararen aldeko itxulapikoak. Herritarren aldetik harrera ona izan dutela esan du Kontseiluak.

OTSAILAREN 28 ARTE.

Abenduaren 21etik 30a bitartean jarri ziren itxulapikoak herriko denda eta tabernatan, eta jada eman daitezke euskararen aldeko lehen txanponak. Kanpainaren helburua azaltzeko itxulapikoak jarri dituzten dendariei informazio gutun bat banatu zaie argibideak emateko.

Kontseiluaren kanpaina otsailaren 28an amaituko da, hau baita pezeten eta liberen azken eguna. Kanpainan parte hartzen duten dendetan eta tabernetan kanpainaren berri ematen duten kartelak jarrita egongo, dendako edo tabernako erakusleihoan edota barruan, jendeak kanpainaren berri izan dezan.

Beraz, azpeitiarrek patrikan dituzten azkeneko sosak baliorik gabe gelditu aurretik sosak euskararen alde emateko aukera eskaintzen dute Kontseilukoek itxulapikoen plan honekin.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak