Elkarrizketa
: Izaskun Zeziaga
Olioa eta pilak berziklatzen
Urrian hasi ziren Agenda 21ekoak etxeko olioa biltzen. Lehenengo hilabetean 80 litro inguru olio bildu ziren, eta bigarrengoan 120 litro. Santo Tomasetan ere jarri zituzten olioa biltzeko ontziak herrian.
Pilak biltzeko 35 ontzi hori ere jarri dira herriko kaleetan eta auzoetan. Modu horretan, pilek eragiten duten kutsadura ere murriztu egingo dela uste dute Agenda 21ko arduradunek. Herri gehienetan ere abian jarri da ekintza hori.
Agenda 21ek, ordea, gai gehiagoren birziklatzea bultzatu nahi du. Une honetan arropak, altzairuzko objetuak eta abar birziklatzeko aurrekontuak aztertzen ari dira. Azterketa horren arabera, biltzen diren hondakin guztietatik %75 birziklatzeko modua izango da herrian.
|