Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Urtarrila »  Soldaduzka »  Miel Gurrutxaga

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Erreportaia: Soldaduzka : Miel Gurrutxaga Aranburu

“Euskaldunak ginela ikusita, zigortu ere errazago egiten gintuzten”

Miel Gurrutxaga
Miel Gurrutxaga.   

“Ni 1955ean joan nintzen soldadu, Burgosera. Villabonako lagun bat banuen han, Pablo Etxeberria. Eta Hernaniko Altzueta sagardondegiko Juanito. Eta Juan Gonzalez Camino, Hondarribikoa (Gaztelakoa du abizena baina euskaldun eder askoa, eta jatorra mutila!). Eta Justo Ibañez legorretarra, euskalduna hura ere. Erdaraz ez genekien ia hara joan ginenean. Ikasi beste aukerarik ez genuen han! Euskaraz elkarrekin bagenbiltzan ere kriston begiratuak egiten zizkiguten. Euskaldunak ginela ikusita, zigortu ere errazago egiten gintuzten. Kalean egun batean neuri gertatutakoa: soldaduek ez genuen poltsikoetan eskurik eramaterik, beti firmes joan behar baitzen kalean ere, eta nik mukizapia ateratzeko sartu nuen eskua, eta ikusi egin ninduten zelatan egon ohi ziren sarjentu horietako batek. Gu bezalako gazte baserritar eta ezjakin asko galdu egin da soldadutzan, eta gu zaintzea behar izaten zen, baina txorokeria batengatik zigortzea ez dago ondo. Alto eman zidaten, eskuak poltsikoan neramatzala esanez, baina ez zen egia. Painelua hartzera nindoala nik, baina harek sinetsi ez. Izena eta abizenak eskatu zizkidan. Faltsuak eman nizkion. Jose Ignacio Elorza Aranguren izena nuela esan nion. Gure kuartelean bat zegoen Elorza, neurekin askotan ibiltzen zena. Aranburu beste bat. Bata Joxe Mari zen eta bestea Luis. Beste izen bat eman nion zelatariari eta hurrengo egunean kuartelean galdetu ziguten ea zeinek eman zuen izen hura. Elorza ez zen. Aranburu ere ez. Ni ere ez. Ilea moztuko zidaten bestela! Kuartel guztia arrestatu gintuzten. Kapitainak libratu gintuen. Gu Campo de Cubillosen, Burgostik 34 kilometrora egon ginen”.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak