|
|
|
Erreportaia: Soldaduzka
: Felix Luengo
“Hotz beldurgarriak pasatu genituen Burgosen”
|
|
Felix Luengo.
|
|
“22 urterekin joan nintzen soldadutzara, orduan urte eta erdi izaten zen soldadutza. Burgosen egin nuen soldadutza, eta, egia esanda, hotz beldurgarriak pasatzen genituen han. Burgosen nire kintakoak bi baino ez ginen azpeitiarrak: Luis Amenabar eta biok. Gazteagoak geroago joan ziren, eta orduantxe animatu zen zertxobait soldadutza. Soldadutzatik lizentziatu ginela Burgoserako bidean ginela jakin genuen. Bulegoko lanak egiten nituen nik, soldaduak nora joan behar zuten-eta paperak egiten. Uniformea jantzita, kaki-kaki, jakina. Burgos herri garrantzitsua zen Espainiako Armadarentzat, eta, beraz, garai hartan izugarrizko kuartela zegoen han, dena soldaduz beteta. Hiru hilabete Burgoseko 5. etorbidean pasatu nituen, instrukzioak egiten. Bulegoak kuarteletik kanpo zeuden, barrakoi batzuetan, eta goi kargurik ez zen agertzen handik. Han despistatuta ibiltzea hobe izaten da. Barrakoietan bertan logelak antolatu genituen, koltxoiak bertan bota, eta era horretan lo egitera kuartelera ez ginen joaten. Hilabete Burgosen eta hilabete etxean pasatzen nituen normalean. Trenean joaten ginen Zumarragara, eta Zumarragatik Burgosera. Ezin kexatuko naiz; han egon beharra edo jardun beharra zegoen. Horixe zen kontua”.
|