|
|
|
Erreportaia
: Soldaduzka
Soldadutzako oroitzapen haiek...
Nerea Uranga / Amagoia Iban
Urte honetatik aurrera ez bezala, gazteak lehen derrigor joaten ziren Armadara; oroitzapen mikatzak dituzte soldadu ohiek.
|
|
Xanti Uranga, ezkerretik lehena.
|
|
Soldadutzan egiten da bat gizon; hala dio esaerak. Beste batek, berriz, zera dio: gustuko lekuan aldaparik ez dela. Soldadutza, ordea, ez da gustuko lekua izan. Urte honetatik aurrera ez dago Espainiako Armadarako zozketarik. Lehen derrigortuta joaten ziren. Gustuko lekurik gutxik aurkitu dute nonbait. Hala diote Uztarriak jasotako testigantzek: Miel Gurrutxaga matximentarrak hamalau kilo galduta bukatu zuen soldadutza. Lorenzo Aranburuk hiru urteko soldadutza egin zuen, eta “hotela” –kalabozoa– ere ezagutu omen zuen. Xanti Urangak, “une onak bai, baina une txarrak” ere pasatutakoa da. Felix Luengok Burgosen soldadutzan “hotzak” igarotakoa dela dio.
|