Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Abendua »  Zu zeu!

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

J.Pedro Azkarate

'Eskuz jokatzen debenetatik onenak jokau debe azpeitiyen'

Ion Aranburu

Izarraitzeko kantxerue izendakue. Azken 29 urtien Azpeitiko frontoiko ardurie izen du, jubilau arte. Bere biziye beti frontoyei lotuta eon da, Abenduen 7yen omenaldiye jasoko du.

  (Ion Aranburu)

Remontistie zinen. Asko aldau al da ordundik honea mundu hori?

Bai ala nintzen. Dexente aldau da garai hartatik. Orain remonte modernuo erabiltzen die, ta pelotak eta oso desberdinek die.

Lehen haina zaletasun al dao remonte munduen?

Afiziyue haundiye dao. Gaur egun gaztiek ez die asko juten, jende heldue geyo juten gea partiduek ikustea. Gaztiek asko jokatzebe erremontien Euskal Herri mailan. Ta laister gainea

Gaur egun lehen eiten zien haina apostu eiten al die?

Orain lehen baño diru gutxiyo jokatzea jende gutxiyo jutealako. Baño halare diru pillue jokatzen da.

Nola hasi ziñen kantxero lanetan?

.1968. urtien Recoletoseko frontoye itxi zanien Donostire etorri nintzen. Orduen Salsamendik deitu zien Bera Bidasoako frontoyen jokatzeko. Baño aldakatako desgastiekin hasi nintzen ta utzi ein ber izen nuen. Orduen, esantziben frontoi hau irikitzea zijuztela, eta Zubeldiantzako lanien hasi nintzen.

Ze lan ein ber izetea kantxero bezela?

Hemen eon ber da frontoye zaitzen. Gero kontratuek-eta zaitu, baten bat jokatzea etortzeanien-ta. Aparte bertsolayek eta daudenien hemen eon ber da frontoye zaitzen, ta gauzek eta nun dauden azaldu teknikuei-ta.

Kantxero izetiez gain erremonteko ikastaruek’e eman izen dituzu?

Bai, gaztiei-ta ematen nizkien, hemen lanien hasi nintzenien asteartetik zapature artien.

Garai baten frontoien zirkue ta holakoek’e eoten zien ez?

Bai, frontoyen partidoik eta ez zeonien holako gauzek eoten zien. Hola, diru pixke bat ateatzen zeben gastuek eta pagatzeko.

Pelotai ta remontista ezagun asko pasau al die hemendik?

Remontista eta palista asko pasau die hemendik. Ta eskuz jokatzebenetatik onenak jokau debe Azpeitiyen.

Hainbeste urtien pelota munduen partidu ear asko ikusiko zituzun?

Bai, baño hoyetako bat tokatzeko denbora asko egon ber izeteu. Nik ikusi dituten geyenak onak izen die.

Abenduen 7yen eo omenduko zaituzte, zuk eindako lanaatik, gustoa eongo zea ba?

Bai. Hasieran azkarregi zala iruitzen ziten. Baño gustoa nao omenaldiye

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak