|
|
|
Laburrak
Behobian Xabier Lasa lehen azpeitiarra; aurten sailkapenik ez Uztarrian
Aurtengo Behobia-Donostia lasterketan Xabier Lasa izan da lehen azpeitiarra. Sailkapen orokorrean 50. postua (01:07:37 denborarekin, antolatzaileen emandako datuen arabera) lortu du. Uztarriaren oharra: Uztarria herri aldizkariak aurten ez du azpeitiarren sailkapenik jarri; izan ere, aurten sailkapenekin arazo handiak izan dituzte antolatzaileek, hamar mila lasterkalaritik mila eta berrehun pasatxo ez zirelako zerrendan agertzen –horien artean azpeitiar asko–. Gainera, zerrendan agertzen ziren askoren denborak gaizki zeuden. Hori ikusirik, sailkapena ez argitaratzea erabaki du Uztarriak.
|