Laburrak
Abenduaren 12an aurkeztuko du Josu Bereziartuak bere liburua
Josu Bereziartua mendizale azpeitiarrak liburua egin du, eta, azken orduko aldaketarik ez bada, abenduaren 12an aurkeztuko du, udaletxean, 11:00tan. Izarraiztik Everestera du titulua, eta bi ataletik bat Txetxu Urbietak idatzi du. 300 orrialde eta 600 argazkitik gora ditu. Lehen lau egunetan 5.000 pezetan salduko da; gero 6.000 pezetan. Euskaraz dago idatzita.
|