telebista
Kanal bakarrean
Nerea Uranga
Gabonak pasatu artean bi kanaletan ikusiko da Kaito Telebista. Irrati digitalaren etorrerarekin kanalez aldatu beharra izan du. Etxean kanala aldatzeko, teknikoak aldaketatxo bat egin behar du
Kaito Telebista, azken hilabeteotan iragarri be-zala, kanal berrian soilik emititzen hasiko da laster batean, urtarrilaren 14tik aurrera hain justu. Bitartean kanal zaharrean eta berrian ikusi ahal dugu. Baina, Kaito Telebistak jakinarazi digunez, kanal berria jartzeko, antenarekin diharduen teknikoak anplifikadore bat jarri behar du etxepe bakoitzeko telebista antenan. Horretarako, etxepekoek teknikoari deitu beharko diote aldaketa txiki hori egiteko.
Irrati digitalari lekua
Kaito Telebista kanal berrian emititzera behartuta ikusi da. Aurreko kanalean, irrati digitalari lekua utzi beharra izan duelako. Irrati digitalaren etorrerarekin V banda –orainarte Kaito Telebista banda horretako 8. kanalean emititzen zen– hutsik utzi behar izan baita. Aldaketa hau egiteko, Kaito Telebistak berak, emisore berria jarri du. Kanal berria, VHF bandako 57.a izango du aurrerantzean.
|