Jakingarriak
Gure gorputzeko garatxoak
Julian Bereziartua
Azaleko eskrezio irregularrak dira, eta batez ere ikasleek dituzte. Garatxo arruntak, diagnostikoa asmatzen bada, ez dute arriskurik. Garatxoak sortarazten dituena papoma birusa da, hortik papiloma izena. Azalean eta barneko azalean azaldu daitezke.
Azaleko benetako garatxoak ez dira minbizian bilakatzen; horregatik da garrantzizkoa diagnostiko ziurra egitea. Batzutan, biopsia ere egin behar da. Azterketa berezia behar dute faringeko, eztarriko papilomak eta umetoki sarrerakoak; minbizia bilakatu daitezkeen kasu bereziak baitira. Baina emaitza ona dute tratamendua garaiz egiten bada.
Igerilekuak-eta ugaritu direnetik ugaritu dira garatxo arruntak. Erraz kutsatzen dira, eta oinutsik ibiltzeko ohitura hartu da. Oinaren azaleko zauri txikiena nahikoa da birusa han kokatu, ugaldu eta garatxoak sortzeko. Garatxo mota asko daude: arruntak, zapalak, mukosetakoak eta genitaleetakoak eta perianalak.
Tratamendurako berriz: naturalak, krioterapia, laser izpiak, bisturi elektrikoa eta botiketako produktuak. Hozka egin, erre, errotik atera eta hazka egitea da egin behar ez dena.
|