|
|
|
Eusko Jaurlaritzaren etxebizitzen plan gidaria
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak badu plan bat, 2000ko ekainean Gasteizko Legebiltzarrak onetsi zuena: Plan Gidaria (2000-2003), honek babes ofizialeko 14.000 etxebizitza eraikitzen hastea aurreikusten du.
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailaren arabera, azken urteetan EAEn egindako azterketek etxebizitzaren eskaintza eta eskaeran gehieneko prezioan «desoreka» nabarmentzen da: «Etxebizitzaren eskaintzari eta eskaerari buruzko azterlanek, egiaztatu egiten dute merkatu librean nagusitzen diren prezioen eta eskaerak (bereziki, lehen etxebizitzaren beharra dutenak eta etxebizitzaz aldatzeko familien eskaeraren zati handi bat) bere gain har ditzakeela adierazten duen gehienezko prezioen arteko desoreka nabarmena. Beraz jardun publikoa ezinbestekoa suertatzen da oraindik euskal herritarrei etxebizitza duina eta eskuragarria izatea errazteko».
Jaurlaritzaren Planak jasotzen dituen helburuak honakoak dira: «Alokairu-erregimeneko gizarte etxebizitzaren politika indartu, prezio mugatuko etxebizitzen eskaintza areagotu, dirulaguntzen eta bestelako laguntzen programak berriro definitu, hirigune historikoetako eta area degradatuetako etxebizitzak eta eraikin bereziak birgaitzeko laguntzak sustatu, etxebizitza babestuei dagokienez iruzurraren aurka egiteko ekintzak areagotu, lurzorua arrazoizko prezioan eskuratzera bideratutako ekintzak garatu, etxebizitzen eraikuntzan eta sustapenean kalitate-sistemak bultzatu eta etxebizitza hutsen multzoa pizgarri-politiken bidez mobilizatzeko programak arintzea, gizarte mailako eta erakundeen arteko adostasuna bilatuta».
Jaurlaritzak, babestutako etxebizitzekin lotuta zerbitzu batzuk ditu: Etxebidek da bat, bertan etxebizitza-eskatzaile bezala izena eman daiteke, baita informazioa jaso ere (Telefonoa: 902 424444). Aloka-bide da bigarren bat, bere helburua alokatzeko etxebizitza babestuak merkatuan jarri eta kudeatzea da. Eta hirugarren bat, besteak beste VISESA da, gehiengo publikoa duen sozietate honen helburua berriz etxebizitza babestuak sustatzea da.
|