|
|
|
Etxebizitzak
: Udalak dio 310 egiteko asmoa duela
Babes ofizialeko etxeen garaia
Nerea Uranga
Azken urteotan herrian eraiki diren etxebizitza gehienak libreak izan dira. Udalak babestutako 310 etxebizitza egiteko egitasmoaren berri eman du. Batasunak gaiaren inguruko irizpideak azaldu ditu.
Herria hazten ari da azken urteotan, kale eta auzo berriak sortu dira: Damaso Azkue, Julian Elorza, Iberotarren Enparantza, Indalezio Gurrutxaga kalea, Loiolako Inazio Hiribidea, Arria,… Kale eta auzo berriak sortzea, batez ere etxebizitza berrien eraikuntzak eragin du. Eraiki diren etxebizitza ia denak, etxebizitza libreak edota ekimen pribatukoak izan dira. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailaren arabera eraikuntza-sektorearen eta, batez ere, egoitza-sektorearen gorakada eragin duten faktoreak, «etxebizitzen eskaintzak izan duen igoera da, eta hemen eragin handia izan dute: interes-tasen beheranzko joerak, lan merkatuaren hobekuntza nabarmenak eta inflazio txikiak, hobetu egin dute soldaten eros ahalmena».
Herrian, sustapen publikoz egindako etxebizitza sozial bakarrak Euskal Herria auzokoak dira, eta Udalak sustatutako udal babesekoak berriz, Dama-so Azkue auzokoak –1993ko otsailean bukatu zen lehen fasea–. Orduzkero, herria hazi bada ere sustapen publikoko etxebizitzarik ez da egin.
Azpeitian Zer? udal aldizkariko urriko alean Udalak, udal babes eta babes ofizialeko 310 etxebizitza eraikitzeko egitasmoa aurkeztu zuen. Bertan, Udalak azaltzen zuenez, «gabonetarako, udal babeseko 50 etxebizitza Enparan kalean eta 32 etxebizitza zezen plazaren ondoan» eraikitzen hasiko dira. Eta laster batean «udal babeseko zortzi etxebizitza egiteko asmoa dago Eliz kalean eta 220 babes ofizialeko etxebizitza San Miguel ibarrean». He-rrian, babes publikoko etxebizitzetan izena emateko edota etxebizitzaren inguruko informazioa jasotzeko, Udalak badu sozietate bat –Azpeitia Lantzen–, eta bulegoa Enparan Dorretxean du.
Udalak agertutako egitasmo honen aurrean Batasunako udal taldeak bere iritzia eman zuen prentsaurrean, bertan herritarrak eta herrian babes ofizialeko etxebizitzen alde lanean diharduten talde eta gizarte eragileak «zoriondu» zituen. Bestalde, Udalak azken urteetan etxebizitzaren inguruan izandako politika kritikatu zuen: «Promotoreen aldeko po-litika izanda, eta, gure ustez, herritarren kalterakoa». Etxebi-zitzaren inguruan «legeak agindutakoak» errespetatu beharko liratekeela azaldu zuen: «Legeak agindutako babes ofizialeko etxebizitza kopuruak errespetatuz eta dagozkien auzoetan eraikiz, gethoak edo zatiketa sozialak aregoatzearen aur-ka». Bestetik, gai honen inguruan Batasunako udal taldeak dituen irizpideen artean, «etxebizitza eskaeraren zentsoa sortzea, Udalak lurrak eskuratu eta Jaurlaritzaren esku uztea ba-bestutako etxebizitzak egiteko eta herriko etxebizitza hutsak betetzeko laguntasun politika burutzea» direla nabarmendu zuen.
|