Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Abendua »  Iritziak »  Gutuna

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Gutunak

Eraso eta gainera eroso? Ez horixe !

Izarraitzpeko Sorginak

Azaroaren 25ean (Eraso sexistaren aurkako nazioarteko eguna), emakumeok kalera atera ginen, bortxakeria sexistari aurre egiteko. Gizarteari eta da-gokien instituzioei, emakumeok, emakume izateagatik, jasaten dugun bazterketa gogoraraziz.

Urtea joan, urtea etorri, egoera honen larritasunak ez du beharrezko erantzunik izan. Bada garaia arazo hau sustraietatik aztertzeko: zergatik gertatzen dira eraso sexistak? Zer pauso eman behar dira haiekin amaitzeko?

Gizarte antolaketak emakumea baztertzen jarraitzen du (ekonomikoki, politikoki, kulturalki...) eta egoera horren ondorio bortitzena dira erasoak. Txikitatik emakumezkoak edo gizonezkoak izateko (ez pertsonak izateko) hezitzen gaituzte eta honen arabera balore ezberdinak barneratzen ditugu. Heziketa-sozializazio sexistak gizonaren boterea eta emakumearen menpekotasuna bultzatzen ditu.

Hala ere, indarkeria se-xista ez da arazo sozialtzat hartzen. Honela, de-nok eroso, ero batzuen kontuak izango balira be-zala.

Arazoaren izaera soziala eta politikoa ukatzea ez dugu onartzen. Beharrez-koa da emakumeon menpekotasunarekin amaitzea erasoekin amaitu nahi badugu. Honetarako ezinbestekoa da heziketa justu eta berdinzalea bultzatzea; gizarte arlo guztietan, aukera berdintasunean, emakumeon parte hartzea bermatuko duen neurriak hartzea beharrezkoa da; eta borondate politikoa, hitz politetatik ekintza eraginkorretara pasatzea: sentsibilizazioa, prebentzioa eta plangintza iraunkorrak bultzatzea.

Txip-a aldatu behar du-gu, baloreak eta jarrerak aldatu, erosotasunetik mu-gitu. Nola bukatu bestela lanean, kalean, publizitatean, eskoletan, etxean, hizkuntzan, sexualitatean, tabernetan, lagun artean, espetxeetan,... jasaten ditugun eraso guztiekin.

Aurten gai hori lantzeko ikastetxetara jo dugu: Iraurgi, Ikasberri eta Urola ikastolak onartu digute

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak