Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 7,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Abendua »  Iritziak »  Pilotak eta mendiak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritziak

Pilotak eta mendiak

Fernando Morillo

Erronka beti zaigu erakargarri. Azken finean, geure buruarekin edo ingurukoekin izandako lehian egiten dugu aurrera behin eta berriz. Baina mota askotako erronkak eduki ditzakegu. Azpeitiarron eta Azkoitiarren arteko lehia aski ezaguna da, adibidez: beti elkarrekin eta beti elkar zirikatzen, nor baino nor nabarmenagoa eta zorrotzagoa. Lehiaketa horretako azken tantoa (Otaegiren eskuari esker) gure alde etorri denez, Azkoitiarrak hasi omen dira esaten Azpeitiko kaleak zabaldu egin beharko direla, kabitu ezin izango garela eta. Baina toreatzaile bila omen dabiltza jada, jokoa parekatu nahian edo.

Erronkari helduz, ez nuke amaitu nahi beste bat gogoratu gabe: natura (gordinaren) eta giza-nahimenaren artean gertatutakoa. Alegia, mendizalearena. Urrun, Pumori aldean, hil ziren haiek pixka bat hurbilago senti ditzagun, agian. Ez adiorik.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak