Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Abendua »  Iritziak »  Hitzaldi bat

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia

Hitzaldi bat

Jabier Altuna

Hitzaldia, Azpeitiko ludoteka, 40-50 lagun. Hizlariak euskaraz egitea inori inporta al zitzaion galdetu zuen; bik ez zutela ulertzen; batek ez zuen ezer esan (60 bat urte izango ditu). Beraz, erderaz egingo zuela esan zuen; batek keinu arraroa egin eta beste batek «joder» esan zuen. Nik ez nuen «joder» esan, pentsatu bai; ez zitzaidan gustatu erabakia. Diskriminatuta sentitu nintzen. Hizlariari kasorik ez nion egin hainbat minututan pentsatzen: Egin al dute zerbait euskaraz ikasteko? Beroaldia hozten hasi zen; horiek ere zergak ordaintzen dituzte eta informatzeko eskubidea dute.

Lankide batek bere aita 60. hamarkadan euskara ikasten hasi zela esan zidan: zaila egin zitzaiola; ulertu zerbait bai baina ikasi ez. Baina hizlariak zera esan omen zien; zu-en belaunaldiak ez du hitzegingo euskaraz, baina seme-alabenak bai. Horrela izan da esan zidan. Gure ikastetxean berdin gertatzen da; gurasoekin bilerak erderaz egiten ditugu baina seme-alabak euskaraz ikasten ari dira; eurek erdara erabiltzen dute baina urte batzutara bileretan ez dute erdera erabiltzea eskatuko; eta bere seme-alabak euskaraz egingo dute.

Perspektiba izan behar genukela pentsatu nuen; zer irabaziko zuen euskarak bilera euskaraz egingo balitz? 2-3 lagunek ez ulertzea, diskriminatuta sentitzea eta euskararekiko gorrotoa edo antzekoa suspertzea? Pazientzia behar dugu eta hainbeste urtez inposatu zaigun erdara ez dezagun baztertu; seme-alabak 3-4 urterako elebidun izan daitezke; pentsa zenbat erraztuko duen honek gero beste hizkuntzak ikastea.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak