Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 23,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Abendua »  Iritziak »  Etxafuego ugari

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia

Etxafuego ugari

Joxe Luis Aizpuru

Beti harritu izan nau gure herri santu honetan gauzak egiteko dugun modua. Kulturari dagokionez, behinik behin, oso bitxia da. Aspaldi esan nion Maria Jesus Aranburu kultura zinegotzi ohiari etxafuegoaren sindromea genuela: Argi distiratsuz beteriko ekitaldi ponposoak eta ederrak antolatu (batzutan beharrezkoak), bai-na jarraikortasunik ga-beak; sustrai ahulekoak eta zimentu eskasekoak.

Badirudi lan isilak eta apalak ez duela saltzen, ez duela irtenbiderik, eta politiko orok saldu egin behar du etekinak lortzeko hurrengo hauteskundeetan. Epe luzera begira egindako plangintza kulturalik ez da normalki egiten; nahiago da epe motxean jokatu, gaurtik biharrerako. Egin eta aurkeztu, burrunba eta al-gara artean. Halabaina, kultur sormenak bere epeak ditu, bere mugak eta gabeziak. Baliabideak jarri behar zaizkio, eta batez ere, traba gutxi.

Antzerki Topaketak ditugu, ene ustez, eskaparateko kultur politika horren adibide garbia: urtean behin, Azpeitia euskal antzerkiaren me-ka bihurtu izan da. Lan ederra antolatzaileena, zalantzarik gabe, baina betikoan erori gara: ur-tean zehar apenas an-tzerkirik programatzen den; herriko antzerki taldeek baliabide eskasak dituzte euren lanetarako; antzoki txukunik ezean ez da leku alternatiborik bilatzen, eta azkenik, antzerki heziketa falta da: ikusleak hezi behar dira betiko errazkerietan ez erortzeko. Horrek urte osoko lana eskatzen du, isila eta apala.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak