euskara
Patxi Altunaren orain dela 45 urteko artikulua Azpeitiko euskarari buruz
Makina bat liburu eta artikulu idatzi ditu Pa-txi Altunak bere bizitzan. Hain zuzen ere, 1956. urtean idatzi zuen bere lehendabiziko artikulua: Azpei-tiko euskerea aztertuz. Uztarriak eskuratu ahal izan du idazlan hura, Esther Zulaika EUTGko irakasle eta Patxi Altunaren ikasle ohiaren bitartez. Hona hemen artikulu hartako pasarte batzuk:

‘AZPEITIKO EUSKEREA AZTERTUZ’
(...) «Edozein azpeitiarrekin izketan asi ordukoxe, oartu dezake edonork gauza ikusgarri ta bereiziak ba-dituztela. Bakarren bat aitatzearren: aditz-gaian ez det uste beste Gipuzkoa’ko erri askotan esaten dutenik: ‘gaur ez gatxitxik mendira’: gaur ez goazek esango lukete geienak, ta gerok ere ez goatxitxik esan bear genuke. (...)
‘Txi’ sońu ori askotan agertzen zaigu Azpeiti’ko aditz-moduan: adibidez, itxi zatxit (=zaizkit) (emen, jakińa!, plural da), erosi zitxian (=zizkikan); ez natxiok ondo (natxegok); ez gabiltxitxik, baita ez gatxebiltzek ere; ta lenengo notińarentzat ez natxebillek.
Emendik errez atera diteke erri bateko aditz-modu osoa. Ta plural adierazteko erabiltzen diran artizki-motak ere bai. Azpeiti’n, adibidez, lau ez-berdin erabiltzen dira gutxienez. Aurrena esan bear dizuet len: ‘txi’ ori: itxi zat atea – itxi zatxit ateak. Nunai ezaguna dan ‘it’ bestea: jan dek – jan dituk. ‘Zk’ irugarrena, dativo bat agertzen danean Gipuzkera osatuan irakasi oin dana: eman diot – eman dizkot (ez, eman dizkiot). Ta azkenik ‘zt’; bear luken itz osoa nolabait moztua dagolako: adibidez, emaiek esan oi degu, emaidak ordez; ba emaiztek esango degu, emaizkidak ordez. (...)
Bizkai-aldetiko kutsua ere ba-degula uste det, Mitxelena’tar Luis Jaunak ezezko-antza eman ba’dit ere. Dute ez bańa debe esan oi degu guk».
|