|
|
|
Lizaso
Joxe Lizasok bere historia idatzi ez, baizik eta kontatu egin du liburuan
|
|
Joxe Lizason liburuaren azala.
|
|
Joxe Lizaso irakurle handia da, baina idaztea ez omen zaio asko gustatzen. Hala ere, badu bere biografia; ez berak idatzia, Joxe Mari Iriondo kazetari azpeitiarrari kontatua eta honek idatzia baizik. Sendoak argitaratu du, eta urriaren 17an izan zen aurkezpena, Azpeitiko udaletxean. 419 orrialde ditu eta hiru mila pezeta balio du. Honatx biografiako pasarte bat:
‘LANDETAKO UNIBERTSITATEA’
(...) «Eta egia da, bai, bertsolari asko-ren biltoki izaten zala Landetako gure jatetxea. Asi or Urrestillatik eta Matxinbenta, Aratz-erreka, Oñatz, Errezil, Bidania-Goiatz... Alde oietako bertsolari, erdi bertsolari eta bertsozale geienak gurean biltzen ziran illunabar eta asteburuetan, trago bat egin edo mokadu bat jateko aitzakiarekin. (...)
Eta Unibertsitate izen ori ortik badatorkio, ba, ondo dago. Baiña Landetako bertso-eskola noiz eta nola sortu eta asi zan, bertsolaritza nola erakusten genuen eta abar galdezka etorri izan zait neri bat baiño geiago, Landetako Unibertsitatea titulu ori dala-ta. Don Juan Bautista Ezeizaberrena apaiz zana seko aserretu zitzaidan bein, euskal metrikari buruzko liburu bat eskatu eta nik ez nuela orrelakorik ezagutu ere egiten erantzun niolako. ‘Landetako eskolan nola erakusten nuen, ba’ esan zidan. Baiña emen ezta sekula bertso-eskolarik izan, bertso-giroa baizik. Orregatik etzait gustatzen titulu hori batere. (...)
Bertso-giro orixe zegoen Landetako gure jatetxe aren ingurumarian. Giro bertsozalea eta euskalduna zen, batez ere. Eta jaten eta edaten, berriz, lujorik gabe baiña ondo ematen genuela uste det. Juli eta ango beste laguntzaileen meritua zan ori. Baiña guk ez genuen ematen periodikurako oso dotoreak diran beste orrelako titulurik...».
|