Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Abendua »  Euskara

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Euskara: aro berri baten atarian

Udala

Udalak Azpeitiko Euskara Patronatoaren bitartez Euskara Biziberritzeko Plana garatuko du Azpeitian w Eusko Jaurlaritzak Plan hau Euskadiko herri eta hiri guztietara zabaltzea aurreikusi du Abenduaren 2an, euskararen aldeko sinadurak bilduko dira udaletxeko arkupetan.

Euskarari bultzada indartsua emateko Azpeitiko Udalak antolatu duen "Euskara, gu geu gara bidea" kanpainaren helburuetako bat, Azpeitiko Euskara Patronatuaren bitartez zuzendu, garatu eta bideratuko den Euskara Biziberritzeko Plana ezagutaraztea da. Euskararen normalizazioa bideratzeko estrainekoz Azpeitian garatuko den Plan hau funtsezkoa izan daiteke euskararen etorkizunerako. Orain dela 25 urte Eusko Jaurlaritzak irakaskuntza euskalduntzeko ahalegin garrantzitsua egin zuen, eta ondorioz, euskarazko irakaskuntza oso hedatuta dago. Hala ere, oraindik euskararen erabateko normalizazioa urrun dago eta gizarte esparru askotan erdara da nagusi. Egoera honi aurre egiteko diseinatu da, hain zuzen, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia. Esan bezala, lehendabizi, Azpeitian martxan jarriko bada ere, Euskal Herri osora zabaltzea aurreikusita dago. Beraz, euskararen normalizaziorako bidean lehenengo fasea euskara irakaskuntzan zabaltzea izan bazen, honoko hau, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia, hain zuzen ere, bigarren fasea da.

Azpeitia herri euskaldunena

Azpeitian, 13.500 biztanleetatik, 12 mila euskaldunak dira, mila ia euskaldunak eta 500 erdaldunak. 10.000 biztanletik gorako herrien artean Azpeitia da batezbeste euskaldun gehien dituen herria eta, horregatik hain zuzen ere, datozen urteetan Azpeitia euskararen berreskurapenerako herri eredu bihurtuko da. Horrek ez du esan nahi, ordea, Azpeitian euskararen etorkizuna kinka larrian ez dagoenik. Ikastetxeetan, familian eta lagunartean asko erabiltzen da baina eguneroko bizitzako beste hainbat alorretan hutsune handiak daude, esaterako, besteak beste, bulego lanetan erdara nabarmentzen da eta irakurtzeko edota idazteko orduan ere azpeitiarrek, erdarara jotzen dute gehien bat.

Zure sinadura beharrezkoa da

Euskara, gu geu gara bidea kanpaina Azpeitiko erakunde, talde eta enpresa guztietan aurkeztu da. Guztira 800 erakundetik gora bisitatu dira eta kanpainari buruzko informazio pertsonalizatua eskaini zaie, ahalik eta elkarte, enpresa, langile edota bazkide gehienen atxikimendua lortzeko.

Abenduaren 2an, igandean, udaletxeko arkupetan egingo den sinadura bilketarekin amaituko da kanpaina. Bertan izango dira kanpainari euren babesa emateko Azpeitiko Udal Agintariekin batera, Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailburua, Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Euskaltzaindiako euskaltzainburu eta euskaltzainak.

Zuk ere Euskarari bultzada eman nahi badiozu, azaldu zaitez igandean udaletxe azpira eta eman ezazu zure sinadura. Euskararen etorkizuna irabazteko gakoa, euskaldunok, gu geu garelako.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak