Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 20,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Azaroa »  Zu zeu!

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zu zeu! : Benito Oladea

“Kanposantoa egunero etortzea jendie, egualdi ona eo txarra ein”

Ion Aranburu

Enterradorie. Beasañen jayotakue, bi urtekin Azpeitire etorri zan bizitzea. 20 urte damazki enterradore. Azaruen 1ien jende asko jungo da kanposantoa; Benito egunero juten da.

  (Nerea Uranga)

Betiko lanbidie izen al dezu enterradore lana?

Basuen jardun nun lanien hasi nitzenien, geo herri lanien jardun nuen, eta hola egun batien Santo Guztiyen eguneako abixau ziguten kanposantue garbitzea etortzeko. Elizen’e lanien jardundekue naiz, eta orduen komentau ziben enterradore sartuko ote nintzen. Eta proban hasi nitzen.

Zenbat urte pasau die orduzkeo?

Hogei urte damazkit eta mayetzien 21 beteko ditut.

Zein da zure lana kanposantuen?

Enterrau, hezurrek atea eta garbitasune da nere lana.

Gogorra al da enterradore lana?

Gogorra batzutan, egun onak eta txarrak izeten die. Jayetan-da lana ein berra dao, gero al danien libre hartu ber. Askotan pasatzen zat libre antzien ibiliko naizela uste eta geo entierron bat tokatzie. Egun batien bost enterrautekue naiz.

Ez al dizu zeoze ematen gorputzekin lan eitiek?

Hasieran ez da earra. Pixketien bat ez da jartzen, geo ohitu eitea. 20 urtien ohitu ein ber, bestela jai dao.

Lana Azpeitiko kanposantuen bakarrik eiten al dezu?

Azpeitiyen lau kanposantu ematen ditut: herrikue, Nuarbekue, Urrestillakue eta Aratz-Errekakue. Matxinbentan partikular jarduten det. Toki askotan ibilitekue naiz, batez’e hezurrek ateatzen: Loiolan, Olatzen, eta Villasana de Mena (Burgosen) hamalau moja ateatzea jundekue naiz.

Len forense lanak kanposantuen bertan eiten zien, ez?

Bai, Artetxekin ibilitekue naiz hortan kanposanto behekaldeko lokalien. Banaka-banaka autopsiye nahi baño geyotan eitie tokatzen zan.

Zenbat urtien eoten die enterraute gorputzek?

Hamabi urtien. Leno zortzi urte eoten zien, oin nitxuek eta gehitu dienien toki geyo dao. Lan txarrena ateatzie da.

Gorputzek danak ateatzen al die hamabi urte betetzen dituztenien?

Osoik mantentzen dienak ez die ateatzen. Plastiko zuriyen edo zinkezko kajan gordeta mantendu eiten die. Geo hezurretan belaxe antzematen det kantzerrakin hil badie, kantzerra geo lapurre da... Hezurrek ateata oin lehen baño jende geyok erretzen ditu.

Jendie ibiltzen al da kanposantuen?

Egunero etortzen da, egualdi txarra ein eo ona ein. Leno garai batien hau dana abandonaute zeon, eta jende gutxiyo ibiltzen zan. Gero berritu ein da, eta jende geyo etortzen da.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak