|
|
|
Laburrak
Baite, bazkideak lortzeko kanpainan
|
|
(Uztarria)
|
|
Baite Azpeitiko Euskara Elkarteak taldea sendotu nahi du, herrira begira proiektuak modu eraginkorrean egin ahal izateko, eta horretarako bazkideak lortzeko kanpainari ekin dio, urriaren 20ko prentsaurrekoan esan zuen bezala. Baiten bazkide egiteko urtean mila pezetako kuota jarri dute. Bestetik, elkarteak Joxe Lizaso bertsolaria eta Patxi Altuna euskaltzaina ohorezko bazkide izendatu ditu; oroigarri bana eman zien. Argazkian, urriaren 20ko ekitaldian, Mikel Arregi Baiteko kidea, Joxe Lizaso, Patxi Altuna eta Juainazio Azkue Baiteko lehendakaria.
|