Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Azaroa »  Iritziak »  Mendizaleak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia : Amuko zubitik

Beti arte mendizaleak!

Alaitz Olaizola

Pumoritik iristen zaigun elur haizearen hotza senti dezaket masailetan. Herriraino iritsi dira hango haizeak, berri txarrak garraiatuz.

Bizitzaren soka zein erraz eteten den sentitzean, sentimenen karga izugarria jasango duen hormarik ez dela ulertzea zaila egiten ari zait.

«Belaunetarainoko elur izoztuan sartuta, ezpainak zartatuta eta aurpegia erreta sentitzen ditudan arren, urrunera begira senti ditzaket ene begiak eta hainbeste maite ditudanak nire begiak ikus dezaketen edertasuna segundo batez bederen ikusteko aukera ez izatearen pena dut. Hau deskribatuko duen hitz egokirik ez dagoelako, den bezalakoa isladatuko duen argazkirik ez dagoelako».

Azpeititik Pumorira so nagoen honetan, halako pentsamenduak etortzen zaizkit burura, burutazio horiek izan ditzaketela iruditzen zaidalako eta une batez, segundo horien jabe egiten naiz. Beñat eta Aiertza kide nafarrekin ikus ditzaket mendian gora, zeru izartsuarengandik geroz eta gertuago. Hain gertu egon ere.

Everest amaren Pumori alaba, magalean dituzun eta zuretzako bakarrik nahi izan dituzun kide euskaldunen azken hatsaren jabe izan zaren horri, bidal iezaguzu gure adiskideen irria eta beren senide eta lagun minentzako bakea.

Zu ez bezala, betirako ez gaudenoi, falta zaizkigunen hutsunea eramangaitza zaigulako.

Betiko han geratu diren lagunek bazekiten «mendiak gorago, bazterrak ederrago» zirela.

Beti arte mendizaleak!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak