Gutunak
«Pumoriko argazkiye bidaltzen diat txaboluen jartzeko...»
Garikoitz Etxeberria Kafe (Alcala Meco kartzela)
Honela agurtzen hintzen, Beñat, hire azkenengo eskutitzean. Orain aldiz, bere magalean egongo haizen ideia ezin diat burutik kendu argazki hori begiratzen dudan bakoitzean.
Umetako ametsa errealitate bihurtzera hindoan Himalayara, ilusioz gainezka agertzen hintzen; «tontorra egingo diagu, Kafe...», esaten hidan mendia irentsi behar bahu bezala, eta azkenean Pumori izan duk hi irentsi hauena, beste lau euskal gazterekin batera.
Mendizaletasunaz gain, gazte izateak eman ohi dituen baloreak gordetzen hituan hire baitan; parrandazalea, errebeldea, borrokalaria... hintzen. Baina gauza guztien gainetik Euskal Herria huen maite eta ez hintzen atzean gelditzen gure herriak sofritzen dituen injustizien aurrean. Ikasle Mugimenduan lehendabizi, Gazte Mugimenduan ondoren, aztarna sakonak utzi dituk. Guk, Euskal Herria helburu duen espedizio honetan, hik utzitako aztarnei jarraituko zieagu mendian gora. Sokak ez dik etenik izango, gailurrean ikusiko gaituk, Beñat. Askatasunaren egunera arte!
|