Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Azaroa »  Gutunak »  Beņat Arrue

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Gutunak

Agur Beņat, gorantziyek Joxe Takoloi

Aitor Unanue

Mendiyen ikusiko ziņetela esaten huan Takoloi bidaliteko bertsuen, ez haiz gaizki ibili ez mundu hontan, eta ezebilean gaizki ordun ere. Ba ikusten zeatenien emaiok besarkada bero bat gure partetik ere, etzeate ez gaizki moldauko biyok eta. Gu hemen motel, buruik altxa ezinda, hire irrifarrea burutik kendu ezinda. Omenaldirik onena egin nahirik, bazekiau zorretan geldiuko geala baino. Asko zeok eskertzeko, hire lana ez dek eta ahuntzaren gauerdiko eztula izan herri honentzat. Gogoratzen al haiz zenbat putre korbatadun eta korbatagabeak ibili huan Takolok utzi zian gorpuaren inguruan. Euren protagonismorako eta exibiziorako gosea asekaitza dek. Ez ditek bihotzik, ez familiakoen aurrean, ez eta lagunen aurrean ere. Oraingoan ere berdin zebiltzak karroņeroak, lotsa gutxirekin eta gose berarekin, ez ditek bihotzik ez. Hor gabiltzak zuen gorpuen ondotik izutu ezinik. Badakik Beņat, gorantziyek Joxei.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak