|
|
|
Elkarrizketa
: Alaitz Olaizola (Lakrikun Antzerki Taldeko kidea)
Alaitzen hiru lanak
Lehena, kritikoa
Alaitz Olaizolak Lakrikunentzat idatzi zuen lehen antzezlana Ez dira berdinak antzekoak baizik izan zen. 1998an taularatu zen eta 17 emanaldi egin zituzten Euskal Herriko herrietan barrena. «Pertsona guztiok dauzkagu behar batzuk, barruan ditugunak, eta horiek ateratzeko modu bat zen, antzezlan kritikoa zen», dio Alaitzek lan hari buruz. «Antzerki popularra eta komedia da. Nik ez dut inoiz komedia idazten. Moldaketa Idoia Urangak egiten du, nik bustina jartzen dut, eta hark forma ematen dio».
Bigarrenean, 142 esaera zahar
Zereko zera zertzen delako zereko zerarekin antzezlana izan zen Alaitz Olaizolak Lakrikumentzat idatzitako bigarrena. Metro batean bizi den eskalearen istorioa da, eta honek esaera zaharrak barra-barra erabiltzen ditu. Obran 142 esaera zahar esaten dira. «Helburua kritika ona egitea zen zentzu askotan. Eskale kulto bat agertu nahi nuen eta, bestalde, herri txikietan asko ematen den kuriositatea pixka bat tirante jartzen nuen, gauza asko airean geldituz», dio Alaitzek bere bigarren lanari buruz.
Benetan gertatua
Antzerki idazle azpeitiarraren hirugarren antzezlana eta
abenduaren 14an, Soreasun, Lakrikun Taldeak taularatuko duena, Garalderen Requiema da. Errealitatean gertatutako kontu batean oinarritu da Alaitz lan hori idazterakoan: «Lagun baten lagunak kontatu zidan benetan pasatutako gertaera bat, taldean komentatu nuen eta erabaki genuen gertaera horren inguruko antzezlana egitea. Errealitatean gertaerak ez du oraindik bukaerarik izan, baina nik bukaera bat eman diot antzerkirako».
|