Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Azaroa »  Elkarrizketa »  Afizioz

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Elkarrizketa : Alaitz Olaizola (Lakrikun Antzerki Taldeko kidea)

Antzerkian lanean afizioz

 

Lakrikun Antzerki Taldeak badu eskarmentua antzerki amateurraren munduan, zortzi urtean ari da, taldearen izenak adierazi bezala, Ģbesteei gustatzeko maskarie jartzenģ. Taldeko lagun batek hiztegian topatu hitza eta halaxe jarri zioten izena taldeari. Ikastolan antolatutako antzerki ikastaro baten ondorioz sortu zen taldea, ĢIkastaroa egin eta gero zerbait egitea erabaki genuen, antzerki txiki bat-edo, hortik sortu zen taldea eta gure lehen antzezlanaģ. Ikasberri Azpeitiko Ikastolako guraso multzo batek sortu zuen taldea.

-1995 eta 1996ko ikasturtean Toribio Alzagak idatzitako Bihotzberak antzezlana egin zuen taldeak. Lehen lanarekin bi emanaldi izan zituen, Azpeitian eta Aizarnan. Bigarren antzezlana ere Toribio Alzagarena landu zuten Bernaņoren larriyak. Eta taldearen hirugarren lana, berriz, Imanol Elias azpeitiar historialari eta idazlearen Zorioneko oporrak antzezlana izan zen. Ondoren taularatutako azken antzezlanak, berriz, Alaitz Olaizola taldekideak idatzitakoak izan dira: Ez dira berdinak antzekoak baizik eta Zereko zera zertzen delako zereko zerarekin. Gaur egun, datorren abenduaren 14an, Soreasun, taularatuko duten antzezlan berriaren entseguetan murgilduta dabiltza taldekideak. Alaitz Olaizolak idatzitako Garalderen requiema antzezlanean.

Taldearen sorreratik, zuzendari lanetan Idoia Uranga aktore azkoitiarra dabil (Antxieta Antzerki taldean ibilia eta Goenkale-n aritua, Ikasberriko antzerki irakaslea eta egun Hasiberriak telesailean antzezle gidaritzan dabilena). Eta taula gainean beste zortzi antzezle aritzen dira: Iņaki Bergara (Antxieta Antzerki Taldean ibilia eta Goenkale-n aritzen dena), Mailo Eizagirre (Goenkale-n azaltzen dena), Jexux Maiz, Boni Alegria (Benta Berri saioan ibilia eta Goenkale-n ere azaldu izan da, besteak beste), Pedro Oiarzabal, Alaitz Olaizola (antzezlanen idazlea eta Antxieta Antzerki taldean ibilia), Martin Alegria eta Gurutze Eizmendi (Goenkale-n ibilia). Taldean beste asko ere ibili izan dira: Joxe Ramon, Tomas, Ana, Juanita, Kontxi...

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak