Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 20,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Azaroa »  Argazki Rallya

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Udala : Azaroaren 4an da Aizarnazabal inguruan

Udazkeneko XII. Argazki Rallya

Udala

Argazki Elkarteak Lagun Onak-ekin antolatutako VI. Mendiko Argazki Rallya da. Gaztetxoentzat autobusa antolatu da. Azaroaren 4an da eta sariak abenduaren 1ean banatuko dira

Iazko Argazki Rallyko partaideak.
Iazko Argazki Rallyko partaideak..    (Azpeitiko Argazki Elkartea)

Azaroaren 4an, igandean, egingo da Azpeitiko Argazki Elkarteak Lagun Onak Mendi Bazkunaren laguntzaz antolatzen duen Udazkeneko Argazki Rallya. Parte hartu nahi duenak, Aizarnazabaleko plazara azaldu beharko du, egunean bertan, goizeko 8:30etatik 9:30etara izena emateko. Hortik aurrera, Aizarna,Granada errekako eta Aizarnazabalera arteko ibilbidean argazkilariek euren teknika eta irudimena erabili beharko dute 14:00ak arte naturako argazki onenak ateratzeko.

Hamasei urtetik beherakoek ere parte hartzeko aukera dute, aurrez ikastetxean izena eman, eta egun berean, azaroaren 4an, Azpeitiko plazan goizeko 9:00etan autobusa prestatu da ibilbidearen hasierara gazteak eramateko.

Heldu eta gazteen argazki irabazleak abenduaren 1erako erabakita egongo dira, egun horretan, sari banaketarekin batera diapositiba emanaldia izango da Enparan Dorretxean 19:00etan.

Sorrera

Luis Artzuaga Lopetegi Hamalau, argazki elkartearen zuzendaria zela, inguruko argazki rallyak udaberrian ospatzen zirela eta, udazkenekoa antolatzea erabaki zuen. Honela, Azpeitikoa, urtean bi rally (udaberrikoa eta udazkenekoa) egiten zituen Euskal Herriko argazki elkarte bakarra bihurtu zen.

Udazkeneko sei rally antolatu zituztela, Angel Mari Etxeberria Lagun Onak M.B.ko zuzendariak, diru laguntza emango zutela eta, mendiarekin lotuta zerbait antolatzea proposatu zien. Era honetan, udazkenekoa zena, Mendiko Rallya bihurtzea otu zitzaien.

Argazki Elkarteak antolatzen duen Udaberriko Rallyak 25. urteurrena ospatuko du datorren urtean eta hainbat ekitaldi berezi prestatzen ari da. Esaterako, urtero egiten den Euskal Argazkigintzaren Federakuntzaren Kongresua martxoan Azpeitian izango da lehen aldiz.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak