Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Urria »  Oneder

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Oneder : Iaz kamioi bati kateatzeagatik auzipetu dituzte

Bost lagun epaituak Oñeder aferan

Nerea Uranga

Iaz Oñederreko kamioira kateatu ziren bost lagun zabortegia ixteko eskatuz, eta hori dela-eta epaituak izan dira. Horietatik hiru azpeitiarrak dira. Urriaren 23an jarraituko du epaiketak

Irailaren 25ean hasi zen epaiketa, Donostian. Orduko argazkia
Irailaren 25ean hasi zen epaiketa, Donostian. Orduko argazkia.    (Ion Ziarsolo)

Oñeder Azkoitiko altzairutegietako hautsen zabortegia ixteko eta garbitzeko eskatuz hainbat ekintza egin dira Azpeitian eta Azkoitian zabortegia ireki zenez geroztik. Iazko martxoaren 11n bi azkoitiar eta hiru azpeitiar, Loiolan, zabortegiko kamioira lotu ziren. Ondorioz, Xabier Elias Oñeder S.A.ko gerenteak salaketa jarri zuen kamioira kateatutakoen aurka.

Epaiketa pasa den irailaren 25ean izan zen Donostiako epaitegian. «Xabier Eliasek gure aurka jarritako salaketan gu extrema izquierda-ko jendea garela dio eta ez dakiela zergatik ari garen bere enpresaren kontra», esan du Joxe Ramon Arrietak, kamioira kateatu zen batek. «Ekintza hura burutzeko arrazoia, zabortegi hau, ingurugiroari eta guztion osasunari egiten ari zaion kaltea salatzeko izan zen. Oñederrek zazpi urte daramatza metal astunez osatutako hondakin toxikoak pilatzen. Urteotan lurra, ura eta airea kutsatu besterik ez du egin. Azkoitiko Udalak ere hainbat espediente ireki dizkio eta jarduera baimena erretiratua izan zaio».

Epaiketan, salaketa jaso zuten bost lagunek ekintza «baketsua» izan zela esan zuten, «eta inongo istilurik gabea, berehala identifikatu ginen. Errepidea autoentzat itxita egon bazen, suhiltzaileak etorri artean denbora asko pasa izan zelako izan zen». Epaiketara salaketa egin zuen Xabier Elias eta fiskalak deitutako lekukoa zen kamiolaria ez ziren agertu, eta, ondorioz, fiskalak epaiketa beste egun batean jarraitzea eskatu zuen. Epaiketaren bigarren eguna urriaren 23an izango da.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak