Laburrak
Nuarbe Sokatira Taldeak zilarrezko domina lortu du Suitzan
Nuarbe sokatira taldeak, beste behin, emaitza bikaina lortu du Euskal Herritik kanpo. Pasa den irailaren 21ean Suitzan jokatu zen Europako lur gaineko sokatira Txapelketan zilarrezko domina lortu zuen 640 kilotan. Suitzatik bueltan, harrera ona izan zuten herrian: udaletxean harrera egin zitzaien eta Nuarbeko elizan dagoen amabirjinari eskaintza bat egin ondoren, zaletu guztiekin eta herritarrekin batera afaria izan zuten Nuarben.
|