Laburrak
Etxeko olio zikinak jasoko dira hilaren lehen asteartean
Azpeitiko eta Azkoitiko udalek Ecogras enpresarekin etxeko olio zikinak jasotzeko hitzarmena sinatu berri dute. Hitzarmena urtebetekoa da. Urri-an hasiko dira hileko lehen asteartean olioak jasotzen eta horrela jarraituko du gainontzeko hilabeteetan ere, 09:00etatik 14:00ak arte. Gero Urrestillan ere egongo dira ordu erdiz. Bai Urrestillan eta bai Azpeitian plazan kokatuko da furgoneta bat eta bertara joan besterik ez da olioa ematera, eta trukean xaboi pastilla bat jasoko da.
|