Kanpoko Igerilekua
: Kirol Patronatoko arduradunak «pozik» daude izandako harrerarekin
Kanpoko igerilekuan ia hogei mila lagun ibili da udan
Nerea Uranga
Uztailaren erdialdetik irailaren erdia arte izan da irekita igerileku berria. Kirol Patronatoko bazkideak izan dira erabiltzaileen %70a. Ia hogei mila lagun ibili da bertan
|
|
Harrera ona eduki du kanpoko igerilekuak.
|
|
Igerileku berriak, kanpokoak, harrera ona izan du azpeitiarrengan Udal Kirol Patronatuak egindako balorazioaren arabera. Patronatuko arduradunak «pozik» agertu dira bertara hurbildu den jende kopuruarekin eta jendeak izan duen jarrerarekin. Ina Sagarza-zu Udal Kirol Patronatoko zu-zendariaren esanetan, «oso pozik gaude jendearen oniritzia jaso dugulako diseinu aldetik-eta, eta erantzun ona izan da».
Kanpoko igerileku berria uztailaren erdialdean ireki zen, bertako obrak bukatu ahala, eta irailaren 15a irekita egon da. Denbora horretan 19.665 sarrera saldu dira Patronatuak dioenez, eta eguneko bataz beste 281 pertsona ibili da. Udal Kirol Patronatuko bazkideak izan zira erabiltzaileetatik gehienak; hain zuzen, %69.
Azpeititik kanpoko bisitari asko izan ditu kanpoko igerilekuak. «Instalakuntzak ikusi eta erabiltzera etorri dira kanpotik eta oso gustura atera dira bertatik». Irailean ibili da jende gutxien; nahiz eta eguraldi ona egin jendeak behera egin zuen azken egunetan. «Seguruenik oporrak bukatu, umeak eskolara hasi eta ura pixka bat hoztu zelako izan zen jendea irailean gutxitzearena», esan dio Sa-garzazuk Uztarriari. n
|