|
|
|
Etxebizitza
: Babes ofizialeko etxebitzen aldeko kanpaina bati ekin dio
Kale Gorrianek zalaparta sortu du bere kartelekin
Nerea Uranga
Babes ofizialen inguruan etxepetan ateratako kartelak Kale Gorrianek atera ditu. Gabonak arteko kanpaina bati ekin dio. Udalak kartel faltsuen ekintza salatu du
|
|
Kale Gorrian, prentsaurrean.
|
|
Irailaren 20an, ostegunean, etxepetan kartel batzuk azaldu ziren. Beraietan, Udalaren izenean, babes ofizialeko etxebizitzak egiteko asmoaren berri ematen zen. Hurren-go egunean, ostiralean, Udalak kartel faltsuak zirela adierazi zuen; alegia, udalak ez zuela kartel hoien ardurarik. Larun-batean, Kale Gorrian taldeak, prentsaurrean, beraiek atera zituztela aldarrikatu zuen, eta ekintza horrekin babes ofizialeko etxebizitzen aldeko kanpaina bati ekin ziola adierazi.
Kartelekin Udalaren «pasibitatea» salatu nahi izan du Kale Gorrianek, babes ofizialeko etxebizitzaren gaia kaleratuz eta aldarrikatuz. Bestalde, «ilusioak» egin dituzten herritarrei «barkamena» eskatu zien Kale Gorrianek.
Gabonak bitartean, babes ofizialeko etxebizitzak eskatuz eta aldarrikatuz kanpaina egingo du taldeak, eta hiru mila sinadura bildu nahi ditu, gero udalean aurkezteko.
Udalaren salaketa
Kale Gorrianek ateratako kartelak –herrian laster babes ofizialeko etxebizitzak eraikiko zirela azalduz–, Udalak etxepetan jartzen dituen itxurakoak ziren, udaletxeko zigiluarekin eta alkatearen sinadura faltsuarekin. Honek herritarren berehalako erantzuna eragin zuen, udaletxean dei ugari izan baitzen galdezka eta informazioa eskatuz, baita Azpeitia Lantzenen ere. Kartelak atera eta hurrengo egunean Udalak, kartelak berak ez zituela atera azaldu zuen, eta Udalarekin ez zutela inolako zerikusirik. Udalak ekintza hau salatu du eta beharrezko neurriak hartuko dituela dio.
|