Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Urria »  Iritziak »  Gayak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia : Azketako ura

Gayak

Javier Altuna

Orain hilabete batzuk Urolako homosexualek kartelak ipini zituzten kaleetan eta erakusketa arkupetan. Kartelak «probokatzailetzat» hartu zituz- ten batzuek.

Ekintzaz idatzi nahi dut. Lehen aldia da taldea horrelako erakusketa egitera ausartzen dena, izaera argi azalduz. Hau probokatzaileago hartuko zuten batzuek; «nola daiteke, ez al dira lotsatzen?»; «halakoren semea eta beste haren alaba zeuden».

Postura honek harritzen nau (beno, «zaharrei» ez diegu eskatuko txarra zela erakutsi zaiena ontzat hartzea, gazteek jarduteak harritzen nau); XXI. gizaldian giza eskubideez, eskubide politikoaz ari gara; eta zer gertatzen da askatasun sexualarekin? Bakoitzak nahi duen aukera sexuala eduki dezake ala ez? Ondo iruditu zitzaidan ekintza.

Ez ditut asko ezagutzen baina ezagutzen ditudanak toleranteak dira, agian inork baino gehiago sufritu dutelako intolerantzia; eskolan ikusten dut sarri gaztetxoek nola baztertzen dituzten marikoitzat dituztenak.

Batzuek esango dute: «Esatea erraza duk; semeak marikoia ertetzen baziok aber zer dion». 60 urteko emakume bati entzun nion kostatu zitzaiola semearen homosexualitatea onartzea, baina zera pentsatu zuela: ez dut semea bere pentsakera ezkutatzeko hezi; bere ideiak defenditu eta lotsarik gabe azaltzeko baizik. Izaera estaltzea ezin diezaioket eskatu. Eta onartzen hasi omen zen.

Neure aldetik, oraingoz, (besteenaz gain) semeen sentimenduak eta izaera errespetatzen saiatuko naizela esan dezaket; besterik ez.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak