Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 1,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Urria »  Iritziak »  Galderak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia : Amuko zubitik

Galderak

Joxe Luix Aizpuru

Bizitza edozein baloreren gainetik dagoela dioten horiek, zergatik defenditzen dituzte interbentzio militarrak? Nork du indarra erabiltzeko legitimazioa: Na-zio Batuen Erakundeak, NATOk, Bin Ladenek edo Bushek? Ez al dute epai justuaren eskubiderik New Yorkeko hiltzaileek? Zein dira hiltzaile horiek? Nork hartu du bere gain ekintza hori? Bushek dio: Wanted, bizirik edo hilik. Non dago justizia? Zer da justizia? Eta justiziarik ez dutenek, nola defenditu euren burua? Biolentziaren erabilera legitimoa al da zenbait kasutan? Bakezale-tasuna biolentzia mota bat al da? Zer da ba-kea? Ez al gara eroso bizi, beste batzuen kontura? Eta beraiek ere gu bezala bizi nahi badute? Eta guk ez badiegu uzten? Eguneroko jatekoa ziurtatuta ez dutenek ba ote dakite nor den Bin Laden multimilionarioa? Mesias bat ote da eurentzat? Isla-mismo erradikalaren jarraitzaile sutsua, zergatik da diruaren fanatikoa baino arriskutsuagoa? Munduko ordenu berria zuzentzen duen herrialdeko bihotza erasotzea, ez ote da justiziarik gabekoentzat justiziazko ekintza? Zer pentsatzen ote du honetaz, dorre bikietako batean zegoen turista hildakoaren senitartekoak? Afganistango mendiak 500 kilometro orduko zeharkatzen dituen abioi pilotu amerikarrak, zer sentituko ote du botoi gorria sakatu aitzin? Honekin bukatuko ote da terrorismoa? Zer da terrorismoa? Ez ote da guztia xake partida hutsa?

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak