Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 23,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Urria »  Iritziak »  Babelgo dorrea

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia : Akuilua

Babelgo dorrea

Fernando Morillo

III. mundu-gerra hastear omen dagoen honetan, atzean geratu zaizkigu oporrak, beste behin eta —berriro!— oharkabean. Gurpilaren biraketa berria dugu gainean, jasan beharreko zama astuna balitz bezala.

Eta birak bira, dorreak ditugu, sarritan eta tamalez, mintzagai. Behialako dorre famatu batean, Jainko izeneko zer batek, haserreak jota, hizkuntzak nahasi zituen elkar korapila gintezen —bai lortu ere—; Cervantesen Kixotean —bai, Azpeitiko Santxo izeneko morroskoa agertzen den horretan—, On Kixote erroten aurka borrokatu zen, erraldoiak zirelakoan; orain, berriz, kixote berriak erraldoiaren aurka joan dira, errota-edo zelakoan. Dorreak beti nahasgarri.

Agian, hasi berri den ikasturtea erronka moduan hartu beharko genuke, hobetzeko dagoen guztia hobetzen saiatzeko. Baina kontuz dorreekin. Badaezpada. Ongietorriak egunerokotasu-nera.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak